Martin Olabe kalean meskita bat eraikitzeko lanak hasiko direla eta kontrako protestak abiatu dituzte bizilagun batzuk eta Zaramaga-Iparralde bizilagunen elkarteak.


“Gure kultura” defendatzeko deia egiten dute protestak deitu dituztenak, beraien arabera etorkinek “gure lekua okupatzen dute eta guri esker bizi dira”. Etorkinez “ez dutela lan egiten” ere gehitzen dute eta bi bilkura deitu dituzte, maiatzaren 12an eta 19an.

Zaramaga-Iparralde bizilagunen elkartea

Zaramaga-Iparralde bizilagunen elkartea deitzaileen artean dago eta Gasteizko Udalaren dirulaguntzak jasotzen ditu.

5 iruzkin

  1. Barregura ematen dit “nuestra cultura” horrek. Zein da, ba? Uste dut horrelakoak sustatzen dituztenek ez dutela “nire kulturaren” parte bat den “euskal” kultura inoiz onartu, eta orain gaur egungo etorkinei aurpegiratzen datoz gauza bera egiten dutela beren kultura “espainolarekin”. Harrapazak Maria Antón!

  2. Vecinos de Zaramaga elkartearen bloga ere oso esanguratsua da. Beraien ustez EAJ ETAren aldekoa da:

    http://vecinosdeiparralde.blog.....ctivo.html

    Eta euskara Espainiako Senatuan erabiltzearen aurka daude:

    http://vecinosdeiparralde.blog.....iomas.html

  3. Zaramagako auzoan centro extremeño delakoa urte pilo daramatza eta inork ez du ezer esan, horiek ere etorkinak izan ziren bere garaian eta ez dute inolako arazorik eman auzoari.
    Beraien kultura ekarri zuten eta gure kulturari ez zioten ezer egin. Zein da arazoa ba? kultura? edo arrazakeri hutsa?

  4. Fernando Cuesta da Elkarte horren lehendakaria, eta kasualitatez, hautagaia. Gipuzkoako Ibarrako PPren izenean hain zuen.

Trackbacks/Pingbacks

  1. Jarrera xenofoboak Zaramagan | Zuzen por la Igualdad de Derechos

Utzi zure iruzkina